Rosalía Fernándezek Palopalu markarekin ematen dio forma egurrak eta ilustrazioak bat egiten duten proiektuari. Pieza apaingarriak bere lerro helduenean, eta jostailu eta piezak, txikienen lerroan. jolas librea eta sormena sustatuz hezteko pentsatuak.
Zurak, indartsu eta lehengai biziz beterik, betidanik imajinatu, irudikatu, asmatu, konposatu eta jolasteko aukera eman digu; Palopaluk tradizio horri bizirik eusten jarraitzea defendatzen du.